XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); azken zentzu honetan, triangulu edipikoa irabazizko dermiotan analisa genezake, etekinak optimizatzeko ahalbideetan desorekazko krozkak ebazteko batasunekiko joera bat bait dago.

Segidan, ikertzapenezko kontzeptu, teknika eta estrategia guztiak, hala nola kulturaren barneko nortasunaren estudioan integratutako errealitate maila ezberdinak antolatzen dituen eskema bat aurkezten dut.

Atalaren haseran kontsideraturiko hiruparteko eskemara itzuliz, kultural, erlazional eta indibidual aspektuak, beraiei dagozkieten manifestapen instituzional, interpertsonal eta psikikoekin konkretatzen ditut.

Kulturaren barneko pertsonaltasunaren ikasketa modu zabal batetan abordatzea baimenduko digun fokapenen sare osagarria barnean sartzeko helburuaz, bere gehitzera joko dut (30. irudia).

Eskema hau, kulturaren barneko nortasunaren eredu estatistiko batetarako oinarri gisa erabil daiteke.

Koerlazio estatistikoki esanguratsuetatik aurrera, aspektu bakoitzaren: soziokulturala, sozialkuntza eta pertsonaltasuna, alegia, faktoreren arteko erlaziozko sareak sortzen dira.

Behin kategoria bakoitzerako printzipalenak kontsideraturikoak aukeratu ondoren, konbinaketa bakoitzerako hipotesi hutsala postulatzen du, estatistikoki adierazgarriak direnak eredu honentzat erauziz.

Modu honetan, hiru nibel primitiboak antolatzen dituen sare dinamiko bat eraikitzen da.

Hemen, exenplu gisa, aldagai gutxi batzu erabiltzen ditut soil soilik, eredu estatistikotarako espezialki aipagarria gertatzen den eskema bat itxuratuz (31. irudia).